FISIOTERAPIA.

Osasun zientzietako bat da fisioterapia. Gaixotasunen dimentsio organiko, fisiologiko edo fisikoari aurre egiteko, ebidentzia zientifikoan oinarritutako prozedurak erabiltzen ditu.

Hala ere, gero eta gehiago entzuten da fisioterapiak ez duela desoreka biologikoen tratamenduan bakarrik oinarritu behar; hots, urritasun eta gaitasun ezen dimentsio kultural eta sozialak ere kontuan izan behar ditu.

Gure helburu nagusia, beraz, funtzioa berreskuratzea, urritasun ezberdinek sortutako handicapak gainditzea, eta, oro har, pertsona bere ingurune soziokulturalean eta erabateko ongizatean errehabilitatzea da.